Irisgarritasuna
Nafarroako Ataria guztiontzat komunikazio-kanal praktiko eta irisgarria bihur dadin lan egiten ari da.
Horregatik, diseinua eta programazioak sinpletasun irizpideak izaten ahalegintzen dira, eskaintzen diren informazio eta zerbitzuetara sarbidea bermatzeko borondatearekin, erraztasun eta murrizketarik gabe, minusbaliotasuna duten pertsonak barne.
Mota horretako diseinuak, erabilpena ere handitu egingo du eta beraz, onura erabiltzaile guztientzat izango da.
Irizpide horiek betetzen dituzten eduki berriak gehitzen diren heinean, argitaratuta dauden edukiak berrikusi eta hobetzen dira; beraz, erabilgarritasun eta irisgarritasun maila desberdinak aurkitzea posible da.
Bateragarritasuna estandarrekin
Webgunea WAI ekimenaren (Web Accessibility Initiative, www.w3.org/wai) ildoei jarraituz diseinatu eta programatu da; ekimenak erabiltzaile orori irisgarria gerta dakizkiokeen webguneak sortzerakoan, nazioarteko estandarrak markatzen ditu.
- XHTML 1.0
- CSS
- WAI-AAA
Erabilgarritasun eta irisgarritasunean hobekuntzak
Webgunea irisgarriagoa egiteko hainbat neurri hartu dira, horien artean:
- Nabigazio-sistema sinplifikatua; ez dira zabal daitezkeen menuak erabiltzen.
- Nabigazio eta ikuste-egitura koherente eta trinkoa web osoan.
- Kokapena 'ogi-mamien' bidez markatuta.
- Irudien testu deskribatzailea.
- Aukera nagusietara sarbidea teklatuaren bidez.
Webgunean dauden lasterbide nagusiak ondorengo hauek dira:
- 0 (zeroa): Webgunearen atarira joan.
- 1 (bat): Ez nabigatu eta orrialdearen edukira joan.
- o: Obra atalera joan.
- p: Proiektua atalera joan.
- f: Kamera finkoak atalera joan.
- n: Berriak atalera joan.
- v: Bisita birtuala atalera joan.
- a: Irisgarritasuna atalera joan.
- w: Webaren mapa atalera joan.
- l: Lege Abisua atalera joan.
Teklatuaren lasterbideak aktibatzeko era nabigatzailearen araberakoa da. Ohikoenak honako hauek dira:
- Internet Explorer: ALT + letra + ENTER.
- Netscape: ALT + letra.
- Mozilla: ALT + letra.
- Opera: LETRA LARRIAK + ESC + letra.
Diseinu malgua
Webaren maketazioa aldatu da erabiltzaileak testua egokitzeaz gainera, webgune osoa nahi duen neurrira egokitu ahal izateko. Aurkezpenaren neurria handitu edo txikitzea nahi bada, honela egin daiteke:
- Webgune honetako eduki guztien goiko aldean dauden A+ eta A- erabiliz. Eta teklatuaren lasterbideak: + testua handitzeko eta - txikitzeko (teklatuaren lasterbideak ikusi goikaldean).
- Teklatuaren bidez: Internet Explorer: ctrl tekla zapalduz eta saguaren gurpiltxoa erabiliz.
- Netscape, Mozilla:
ctrl tekla + '+' tekla handitzeko
ctrl tekla + '-' tekla txikitzeko - Zure nabigatzailearen menuaren bidez: 'ikusi' > 'testuaren tamaina'
Loturak
Norakoa erabat deskribatzen ez duen testua duten lotura gehienek title ezaugarriak dituzte azalpen batekin.
Posible denean, loturak testuingurutik kanpo zentzua izan dezaten idazten dira. Nabigatzaile batzuek (adibidez, JAWS, Home Page Reader, Lynx eta Opera) momentuko orriaren loturen zerrenda atera dezakete eta erabiltzaileari zerrenda horretatik nabigatzeko aukera eman. Hori kontuan izanda, loturak ez daude bikoiztuta eta, hala baleude, eduki berberera sartzen direlako da.
Javascript sasi-loturarik ez dago: lotura guztiak edozein nabigatzailetan jarrai daitezke, javascriptarik ez badago ere.




