(ir al contenido)

Proiektuaren fitxa

SUSTATZAILEA:
NAFARROAKO GOBERNUA
NAFARROAKO KIROLAREN ETA JARDUERA FISIKOAREN INSTITUTUA
PROIEKTUA KUDEATZEN LAGUNTZEN DUEN ENTITATEA 2011KO IRAILA ARTE:
SPRIN
AURREKONTUA:
60.000.000 EURO
OBRAREN HASIERA EGUNA:
2009KO IRAILA
OBRAREN AMAIERA EGUNA:
2013
PROIEKTUA ETA LANAREN ZUZENDARITZA:
TYM ASOCIADOS TALLER DE ARQUITECTURA S.L.
DISEINUAN, GAUZATZEAN, GARAPENEA ETA KUDEAKETAN AHOLKU EMATEKO AHOLKULARITZA-ENPRESA:
IDOM
OBRAKO SEGURTASUNAREN ETA OSASUNAREN KOORDINAZIOAREN ENPRESA ESLEIPENDUNA:
APPLUS
1. LOTEA: ERAISPENA ETA PABILOIAREN 1. FASEA ENPRESA ESLEIPENDUNA
OBENASA – FCC ABEE
2. LOTEA: BAT-BATEAN DESAGERRARAZTEN AHAL DEN PLATAFORMA, HARMAILA BILKORRAK ETA ESERLEKUAK DISEINATZEA, FABRIKATZEA ETA MUNTATZEA ENPRESA ESLEIPENDUNA:
WAAGNER BIRO – M40 ABEE
3.LOTEA: IRUÑEKO XXIII. UNITATE INTEGRATUKO ZNO-1 EREMUAREN URBANIZAZIOA ETA PABILOIAREN 2. FASEA
OBENASA – FCC ABEE

Nafarroa 2012 Planak Foru Komunitateko ekonomia dinamizatzeko hainbat zuzkidura eta azpiegitura gauzatzea aurreikusi du 2008tik 2011ra bitartean, eta horietako bat Nafarroako Kiroldegia pabiloiaren eraikuntza da.

Proiektua

“Reyno de Navarra Arena” erabilera anitzeko pabiloia Sadar kalean kokatuko da, CA Osasunaren Reyno de Navarra futbol-zelaiaren ondoan dagoen 20.000 m2-ko orube batean. Eraikinak 20 m-ko garaiera izanen du, gehienez. Sotoko bi solairu (behekoa aparkalekua izanen da), beheko solairua eta goiko hiru solairu izanen ditu eta eraikitako azalera osoa 45.000 m2-koa izanen da, lurzatiaren 11.000 m2 hartuko dituena, gutxi gorabehera.

Lurzatia, obrak hasi baino lehen
Lurzatia, obrak hasi baino lehen

Pabiloiaren barnean 3.000 m2-ko erabilera anitzeko pista nagusi handia egonen da. Bertan kirol jarduerak egiten ahalko dira aterpean eta, horrez gain, mota guztietako kirol ikuskizunak eta bestelako lanbide eta gizarte jarduerak egiteko esparrua izanen da, adibidez, kontzertuak, batzarrak eta tamaina handiko topaguneak, besteak beste. Edukiera 10.000 ikuslekoa izanen da, gutxi gorabehera. Harmaila finkoak eta teleskopikoak izanen ditu, baita eserlekuak banantzeko moduluak ere.

Halaber, pabiloiak 1.600 m2-ko pista osagarria izanen du, erabilera anitzeko espazioa izanen dena. Beraz, bertan ere kirol jarduerak eta ikuskizunak egiten ahalko dira, eta pista nagusian garatzen den edozein gertaerari laguntzeko erabiltzen ahalko da. Pista horren kirol erabilerarako gehieneko edukiera 1.500 eserlekukoa izanen da, gutxi gorabehera, eta eserlekuk guztiak harmailetan egonen dira. Horrez gain, esparru horrek 36 metroko pilotalekua izanen du, pilotaren final profesionalak egiteko. Pilotalekuaren erabilerarako gehieneko edukiera 3.000 ikuslekoa izanen da, gutxi gorabehera.

Bi pisten artean harmaila teleskopikoen blokea proiektatu da, alde batera zein bestera begira jartzen ahalko dena. Harmaila horiek sotoan ezkutatzen ahalko dira, bat-batean desagerrarazten ahal den plataformaren sistemaren bidez. Horrela, bi pistak bateratzen ahalko dira. Era berean, plataforma hori agertokia izan daiteke kontzertu eta ikuskizunetarako.

Urbanizazioaren planoa etorkizunean
Urbanizazioaren planoa etorkizunean

Gainera, pabiloiak erabilera anitzeko hainbat gela, kirolaren museoa, prentsa eta hitzaldi aretoa, administrazio zerbitzuak, medikuntza eta kirol zerbitzuak eta kafetegia izatea aurreikusi da. Halaber, eraikinak Nafarroako Kirol Federazioen egoitzak hartuko ditu barne.

Kirolaren Museoak Nafarroako kirol historia bilduko du eta arlo horretan Foru Komunitatearen arrakastak ekarri dituzten elementuak egonen dira ikusgai bertan.

Era berean, nabarmentzekoa da instalazioen irisgarritasuna, hala sistema geotermikoak nola beroa biomasaz sortzea.