(ir al contenido)

Pista osagarria/Pilotalekua

Pista nagusia

Pista nagusiaren ondoan, pabiloiak pista osagarria izanen du, pista nagusiaren erabileren osagarria eta lagungarria izanen dena eta nortasun propioa edukiko duena.

Horrez gain, pista horrek erregelamenduzko pilotalekua izanen du, 36 metrokoa, beirazko atzeko pareta mugikorra daukana.
Pista horren kirol erabilerarako gehieneko edukiera 1.500 eserlekukoa izanen da, gutxi gorabehera, eta eserleku guztiak harmailetan egonen dira.

Pilotalekurako gehieneko edukiera 3.000 eserlekukoa izanen da, gutxi gorabehera. Aurreko erabileran bezala, eserleku guztiak harmailetan egonen dira.