(ir al contenido)

Pista nagusia

Pista nagusia

Pabiloi berriaren espazio nagusia mota guztietako ikuskizunak barne hartzeko asmatu da: kirol eta musika arlokoak, kulturalak, familia arlokoak, enpresa gertaerak eta abar. Harmailetako edukiera 10.000 pertsona ingurukoa izanen da, eta edukiera hori talde txikiagoentzat doitzen ahalko da, banantzeko sistemen bidez. 630 besaulki inguru lehentasunezkoak izanen dira; beste 250, aldiz, palkoetako eserlekuak izanen dira.

Beste erabilera batzuen artean, pista nagusiak pistako ikus-entzuleak dituzten ikuskizunak barne hartzen ahalko ditu. Gehienez, 6.000 pertsona zutik eta beste 5.000 harmailetan eserita izaten ahalko ditu.

Beheko solairuan eta pistaren inguruan zenbait palko pribatu kokatuko dira, modu esklusiboan horiek erabili nahi dituzten partikular edo enpresetarako.

Harmailetarako sarbideetan eta solairu ezberdinetan, tabernako barrak jarriko dira ikuskizunetan erabiltzeko.