Harmailen sistema
Pabiloiko harmailen sistema funtsezko piezatzat jo daiteke azpiegituraren erabilera anitzeko gaitasunean. Sartzeko solairuaren azpitik dauden harmaila guztiak bilkorrak dira eta, horren ondorioz, pistatik “desagertzen ahal dira”. Horrela, pista garbi egonen da 4.700 m2-tan, guztira, pista guztiak batuko baitira. Gainera, harmaila horien modularitateak aukera ematen du eserleku batzuk uzteko eta beste batzuk biltzeko, horrela berariazko erabilera bakoitzera moldatzen diren aukerak sortzen direla.
Bat-batean desagerrarazten ahal den plataforma
Bi pisten arteko eremuan dauden harmailek besteak bezala “biltzeko” gaitasuna izateaz gain, pista batera zein bestera begira jartzen ahalko dira eta pisten azpian bat-batean “desagerrarazten ahalko dira”, horiek hartuko dituzten eta bat-batean desagerrarazten ahal diren plataforma mugikorren sistemari esker.
14 x 11 metroko lau plataformak garaiera erregulagarriko agertoki handi gisa erabiltzen ahalko dira, horietako harmailak zabaltzen ez direnean.




